break in

break in

UME KANBODIAR BATEN ISTORIOA

 

SINOPSIA

2004an Mikel Aristregi argazkilaria Kanbodiako hiriburura joango da kalean bizi  diren umeen eguneroko bizitza dokumentatzeko asmoz. Bertan Pich ezagutuko du, kola eta metanfetaminaren menpeko den 11 urteko mutikoa, urte batez Our Home GKEak duen errehabilitazio zentroan eman eta gero bertatik ihes egingo duena. 2013an Aristregi Phnom Penhea itzuliko da Pich bilatu eta bere egoeraren berri izateko helburuarekin. Bere bilaketa, senide eta lagunen testigantza bitarteko, drogek suntsitutako belaunaldi oso baten istorio lazgarrian bilakatuko da.

Mikel Aristregi

eta

José Bautistaren

 

FILMA

TESTUINGURUA

Kanbodiako populazioaren ehuneko 20a (3 milioi pertsonatik gora) 15 eta 24 adin tartean dago, zeinetik ehuneko 10ak, neurri batera edo bestera, drogekiko adikzioren bat du. Egun, gobernuak drogaren menpekoak diren gazteei zuzendutako 8 zentro kudeatzen ditu, non itxita dauden lagunen ehuneko 45a baino gehiago (1.000 lagunetik gora, 15 urte baino gutxiagoko umeak barne) kalean bizi diren gazteak dira, beraien borondatearen aurka eta guraso zein epaile baten onespenik gabe espetxeratuak izan direnak. Zentro ezagunena Phnom Penhen dagoen Ongkar Khnom da, non gazte hauen  funtsezko eskubideak sistematikoki urratzen diren. Presondegi arruntak, beste alde batetik, gainezka daude, okupazio tasa ehuneko 150etik gorakoa izanik. Preso bakoitzeko estatuak 0,70 xentimo amerikar dolar gastatzen du bataz besteko.

error: Content is protected !!