Kham Lurraldea

KHAM LURRALDEA

2019an Dalai Lamak Tibet beharturik utzi eta Indiako iparraldean, Dharamsalan hain zuzen ere, gobernuaren egoitza ezarri zuenetik 60 urte beteko dira. Beharbada horregatik, egun Tibet Eskualde Autonomo (TAR ingelesez) bezala ezagutzen den lur eremuaren txinatar-okupazioaren auzia eta herri honek libre izateko duen eskubidearen inguruko eztabaida komunikabide gutxi batzuen ahotan berrageri da, aspaldiko partez. Behin eta berriro ikusi genuen 2008ko Beijingo Joku Olinpikoen atarian; Tibet herriaren askatasunaren aldeko aktibistak zuzi olinpikoaren eramailea, pakearen eta herrien arteko justiziaren ikur, erosotzen mundo osoari atentzioa emateko.

Irudi hauek Yunnan eta Sichuan txinatar probintzietan dauden herri tibetarretan eginak izan ziren, Tibet Eskualde Autonomotik at dauden herriak, ofizialki esistitzen ez den esparru geografiko-kulturala Kham bezala ezagutzen dena, 2003ko abenduan.

 

error: Content is protected !!